XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakulearekiko gonbidapena ageriagoa da, aldiz, Dowstowngo kronika ipuinean, igorleak polizia dena zuzenki harengana jotzen baitu: Hortaz konprenituko du irakurleak... ...eta izan beza irakurleak kontutan ezer gutxi aldatu dela Dowstownen ordutik honantza.

Kontalari ezberdinak istorio berberan ere azaltzen dira, narrazioari argi-itzal planu egoki eta aldakorrak emanez.

Eta, subjektu orojakilea maiz hirugarren atalean erabiltzen du egileak hirugarren pertsonaz baliatuz, diskurtso objetiboa egiteko asmoz.

Pertsonaiek beraien artean hitzegiten dutenean, egileak bere buruz hitzegin dezaten uzten ditu, ez du hizkunerik erabiltzen, kontalariaren ausentziari esker, gertakariak eskenatokian egongo bailiran suertatzen dira, arintasuna emanez.

Liburuak lexikoaren aldetik desoreka isladatzen du, azken aldean, bereziki, euskera orokorrean aski bitxi eta ulertezin gelditzen den hitz lokalista anitz sartzen duelako, irakurketa, tamalez, maiz, neketsua bihurtuz.

Oro har, esan dezagun Linazasororen ipuinak gustora irakurtzekoak direla, hala ere maila berbera ez da mantentzen guztietan eta kalidadea aldakorra gertatzen da zenbaitetan.

Aitxus Iñarra.

XABIER LETE.- Zentzu antzaldatuen poemategia. Edit. Euskaltzaindia/Bilbao Bizkaia Kutxa. 1992.

Poema hau irakurrita gero justiziazkoa litzateke esatea X. Lete poeta ezagunak urte anitzetako isilunea gainditu duela.

Poemategian berrogeita hamar olerki sartzen dira, eta hurbiletik irakurrita, esan daiteke halako eklektizismoa ere dagoela natura, denbora, aberria, itsasoa, erlijioaren inguruko plataforma poetikoak ez bait dira falta.

Poemategian, bada, batasun-ezaren sentsazio ukaezina; hala ere olerki munduan batasun tematikoaren derrigortasunak ez du narraziogintzan bezain hertsia izan behar.

Beste aurre-sentsazioa neurria errimarekin eta erritmoarekin ez loturikoa.